XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GUARDIAZIBILLEN BATZARRA Berebilletik atera ta trenean sartu orduko, asi itun andik-emendik gure bagoira guardiazibillak biltzen.

Bazirudiken jantzi orri usaia artzen ziotela, edo norbaitek aginduta an batzar bat egitera elkartzen zirala.

Lenengoak bertan sartu itun, gure trenean zetozenak.

Urrengoak, Zumarraga`n.

Naparrak, baña Gipuzkoa zear zebiltzanak.

Bertakoak, gorriakin nastu ziralako, igesi egin ziteken.

Baña ortatik bazeukateken aukera.

Perretxikoak bezela sortzen itun garai artan.

Jantzi ta pusil bana emanta, sagaratuak zeudeken.

Aurreraxeago ere, ez nauk oroitzen non, sartu uan beste gazte bat.

Ez guardiazibil jantzian.

Baña ala zala berak esan ziguken.

Au aurretik zetorrena, eta armik gabe, Eguberriak ospatzera noski.

Beste bikote bat Altsasu`n.

Auek ere naparrak, eta Naparroa`n zebiltzanak.